«
»

AURKEZPENA

Informe Final Reciclaje de lana mediante compostaje Pincha para ver

 

 


ACOL ardi latxa hazleen elkartearen akronimoa dugu, 1982ko ekainaren 29an eratua Derion.

Martzelo Bizkarralegorra, Krispin Arregi, Andoni Etxebarria, Arnulfo Perez, jesus Aresti, Julian Gallastegi, Florentino Ingunza, Eusebio Bengoetxea, Jose Inazio Isusi, Juan Jose Fanarraga, Juan Ajuriagerra, Enrike Etxebarria eta Luis Mari Ruiz izan genituen lehen batzordekideak.

Gerora, ardi latx muturgorria sartuko da elkartean; izan ere, eratu zeneko helburua honakoa izan zen:

“Bere baitan, ardi latxa hazleak elkartu (muturbeltz eta karrantzana motak), borondatez ganadu hobekuntza eta ganaduon esne kontrola nahi dutuenak…”

2010ean, Estatutuak aldatzen dira: muturgorri mota sartu zan eta ez da nahitaezko ikusten esne kontrola gauzatzea.

Egun, Durangon du bere egoitza Elkarteak.

HELBURU OROKOR ETA BERARIAZKOAK

Ardi-azienda duten nekazaritza-ustiategi txikien lehiakortasunaren hobekuntza.

BERARIAZKO HELBURUAK

  • Ustiapen-marjinak gehikuntza.
  • Produktore eta txikizkarien arteko eroste-bide zuzenaren garapena.
  • Kalitate egiaztatuko produktuari prestigioa eman eta zabaldu.
  • Enpresen arteko lankidetza erraztu.
  • Enpresek merkatuan duten jarrera eta komerzializazioaren bilakaerari erantzun.
  • Ekonomia jasangarriagoa garatu.
  • Bertako ekonomiaren hobekuntza.
  • Bertako merkataritza txikizkariaren lehiakortasunaren gehikuntza.
  • Sistemaren iraunkortasuna handiagotu.
  • Bertako produktuen kontsumoa gehitu.
  • Bertako enplegua zaindu.
  • Kontsumitzaileek bere lur eta produktoreekiko dituzten loturak berrezkuratu.
  • Bertako produktuak kultura-aktibo gisa duen ezaguera eta balioa handiagotu.
  • Produktuen komertzializazio eta garraioak eragindako ingurumen-eragina gutxitu.

ACOL-en, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren programekiko lankidetza bitarte, nekazaritza garapenean eta ustiategien hobekuntzan parte izaten saiatzen gara; izan ere, euren laguntzekin nekazaritza garapen hori ahalbidetzen baitute.

Go to top
JSN Boot template designed by JoomlaShine.com